
![]()
Jaizkibel mendiaren magalean kokaturik dagoen Euskal-Herriko baserri bat da. 200 urtetik gorako aintzinatasuna duen baserri hau, berdegunez eta zuhaitzez osatuta dagoen Lezoko ingurune lasai batean kokaturik dago.
Zuen eskura dituzue aire-girotua duten hiru jangela. Hirurak landetxe itxura ematen dieten egurrezko habez eta harrizko paretaz apainduta daude, zuen bazkari eta afariak gozatzeko leku abegitsua eta giro paregabea eskainiaz.
Era berean, elbarrituentzako sarbide egokitua, aparkaleku zabala eta etxeko txikiek jolasteko lorategia ditugu.
Enpresa-bazkarietan espezializaturik gaude.
Mahaia gordetzea gomendatzen dizuegu.